XXXIX. Josetxo Etxandi pilota oroitaldia
Hasiera
=> Izena
=> Historia
=> Txapeldunak
Bikoteak
Partidak
Argazkiak
Kontaktua eta iradokizunak


Izena



JOSETXO ETXANDI JAUNARENA

(1950 - 1975)



       Zazpi senideen arteko seigarrena, Lezoko Kale Nagusiko 2. etxean jaio zen Josetxo, 1950ko otsailaren 23an. Tomas eta Ana zituen guraso. 
Hogeita bost urte bete gabe, 1975ko urtarrilaren 30ean bihotzak planto egin zion betiko.

         Pilotazale porrokatua, azken urteetan utzi egin behar izan zion pilotan jokatzeari, bihotzeko gaixotasun batek hala behartuta. Etsialdiari aurre eginez, Lezoko eta inguruko herrietako pilota antolakuntza lanetara bideratu zituen bere ahalegin guztiak.

        Oso mutil eraginkora zen. Federazioan lan handia egin zuen fitxak behar bezala eguneratzen, pilotan jokatzeko beharrezkoa zen materiala lortzen, herri arteko lehian Lezoko pilotariek parte har zezaten, eta abar.

          Lezoko gaztetxoen artean akuilu izan genuen eta ahalegin guztiak egiten zituen bertako haurrek pilotan joka zezaten. Eguraldiak laguntzen zuen neurrian, beti zegoen jendea frontoian pilotan jokatzen eta Josetxok animatu egiten zituen entrena zitezen eta parte har zezaten  herrian bertan edo inguruko herrietan antolatzen ziren txapelketetan.

         Udan, herriko pilotarien arteko txapelketak antolatzen zituen eta herriko jaietako partiduetarako maila bikaineko bikoteak ekartzen saiatzen zen beti.

         Lan isila zen berea, ikusten ez den horietakoa baina benetan eraginkorra dena.

        Allerru elkarteari loturik beti, Lezoko eta eskualdeko ordezkaria izan zen bere bizitzako azken urteetan.


Hoy habia 1 visitantes (2 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis