XXXIX. Josetxo Etxandi pilota oroitaldia
Hasiera
=> Izena
=> Historia
=> Txapeldunak
Bikoteak
Partidak
Argazkiak
Kontaktua eta iradokizunak


Hasiera
Urtero bezala, Josetxo Etxandi pilota oroitaldia martxan da jadanik. Aurtengoa 39. edizioa izango den honetan, haur eta gaztetxoen mailan 26 bat bikote arituko dira, helduen mailan 35 izango direlarik txapelketan parte hartuko dutenak.   
 
Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarrak, gutxienez bikotekidetako bat pilotan federatu gabea izatea eta lezotarrak izatea dira.
 
Maila herrikoi hauetako partiduak pilota bigun-bigunekin jolastuko dira beti bezala, herritar guztientzat zuzenduta dagoelarik. Ohikoa den bezala, txapelketaren helburu nagusia frontoi inguruan giro jator eta atsegina sortzea da. Partiduak Goiko Plazako frontoian jolastuko dira ahal den heinean, eguraldiak laguntzen ez duen egunetan Bekoerrota kiroldegiko frontoian izango direlarik.
 




Hoy habia 1 visitantes (2 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis